1997. urtean, Anaka Auzoko Konpainiak berregituratze garrantzitsu bat bizi zuen. Anaka 1881 Kultur Elkartearen babesarekin, liburu bat argitaratu zen, barne-araudiak eta sekzio ezberdinentzako arauak ezarri ziren. Gainera, musika-tailerra sortu zen, entsaioak areagotu ziren, instrumentu berriak lortu ziren eta bandak eraldatze garrantzitsu bat jasan zuen.
Etapa horri amaiera on bat emateko eta Jose Ignacio Elizalde, 'Piti', kapitainaren agurrarekin kointzidituz, Jose Maria Irastorzak "Anaka Konpainiako Diana" sortu zuen. Konpainiak San Martzial eguneko egunsentian kapitainaren eta kantineraren etxean eta Peña-Enean jotzen duen lan hau gure Elkarteak 2000. urtean argitaratutako 'Konpainien musika' diskan jasota dago.
Dianak baita letra dauka. Juan Manuel Amantegi, Konpainiako soldadu betereno bat dena, euskeraz jasotako bertso polit batzuk idatzi zituen.