Remington

Remington

Arma historiko bat

Agintarien Batzordeak aukera ematen du Remington eskopeta bat soilik 150 €-tan eskuratzeko (haren hasierako kostua 235 € dira). 85 €-ko deskontu hori egiten da Alardean parte hartzen duten pertsonek erraztasuna izan dezaten deskargak egiteko gaitasuna duen eskopeta bat edukitzeko.

Ordenantzan esaten den bezala, Alardea arma erakustaldiaren oroitzapena denez, berebiziko garrantzia dute armak eramaten dituztenek eta egiten diren tiroek. Izan ere, funtsezkoenetako bat da arma eraginkorrarekin desfilatzen duten soldaduen lana.

Gero eta ehizako arma gutxiago eta halakoak eskuratzeko gero eta oztopo gehiago daudenez, jaitsi egin da arma eraginkorrak eramaten dituzten soldaduen kopurua, eta horrek tiroen ikusgarritasuna eta indarra arriskuan jartzen ditu Alardean, eta ezin dugu horrelakorik onartu.

Hori dela eta, badira urte batzuk Agintarien Batzordea era horretako eskopetaren erosketa diruz laguntzen ari dela. Arma hori erosteko ez da arma lizentziarik behar, eta aski da 18 urtetik gorakoa izatea eta erosi duen pertsonaren NAN zenbakia jakinaraztea.

Azken urteetan egindako hobekuntzen ondoren, jaurtigairik gabeko arma funtzionala eta sendoa da, eta 2,7 kilo baino pisu txikiagoa du guztira.

Zure Remington eskopeta erosi

Arma eraginkor eta gure desfilerako garrantzia handiko Remington batekin Alardean atera nahi baduzu edo oparitu nahi baduzu, hurrengo aukerak dituzu kontaktuan jartzeko:
  • Helbide elektronikoa: ciaanaka1881@gmail.com eta alardedeirun@gmail.com.
  • Parte hartzen duzun konpainiako agintariekin edo Remington eskopeta eramango duen pertsonaren konpainiako agintariekin.
  • Anaka Konpainiako Facebook eta Instagram kontuetara mezu pribatu bat bidaliz.
Horniketa arrazoiak direla eta, eskopeten eskuragarritasuna mugatua da. Interesa baldin badaukazu ez itxaron.
igo
Share by: