Iñaki Arruabarrena prestatzen


Nola prestatzen da Jenerala

Jenerala San Martzial Alardeko arduradunik nagusiena da. Arrankada egiten ez duen desfileko figura bakarra da. Infanteriako Komandanteak batailoiaren kargua hartzen du Jenerala San Juan enparantzara sartu baino lehenagoko Alardeko momentuetan. 

Arrankada ondoren lau laguntzaileek Jeneralaren bila joan baino lehen, Jeneralak erritual bat jarraitzen du Ordenantzak zehazten duen antzera janzteko.

Janzkera:
  • Antzinako Gipuzkoako alkateak bezala janzten da.
  • Bikornio beltza.
  • Frak, galtza eta pajarita beltza, alkandora eta eskularru zuriak, urre koloreko borlak dituen gerriko gorria.
  • Espolinak dituzten bota beltzak (oinetakoen takoian ezproi fijoa).
  • Aginte Makila.
Ondoren Iñaki Arruabarrenak 2015ean prozesu hau nola bizi zuen argazki-bilduma uzten dizuegu. Argazki-erreportaiaren egilea Fernando Vergara (Estudio Gover) da. Protagonistaren hitzetan, ordu bat behar izan zuen antzinako Gipuzkoako alkateen antzera janzteko.
igo
Share by: