Datuen babesa


Datuen babesa

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016/679 Erregelamenduaren (aurrerantzean DBEO) 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, IRUNGO SAN MARTZIAL ALARDEKO ANAKA 1881 KONPAINIA KULTUR ELKARTEAK informazio hau ematen dizu zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
Zein da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
IRUNGO SAN MARTZIAL ALARDEKO ANAKA 1881 KONPAINIA KULTUR ELKARTEA
IFK.: G-20602371
Zumea kalea 15, Irun.
ciaanaka1881@gmail.com
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Elkartean onartzea eskatzen duten pertsonen datuak tratatzen ditugu, eskaera horiek aztertzeko eta, bazkide izateko onartu ondoren, elkartearen eta bazkidearen artean harreman juridiko-ekonomikoak kudeatzeko, esaterako, kuoten kobrantza, haren ordezkaritza-organoetan parte-hartzea, jarduerak antolatzea eta haren helburuekin zerikusia duen informazioa bidaltzea.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Emandako datu pertsonalak bazkide den bitartean gordeko dira, legez aplikatu daitezkeen epeetan eta jasotzearen helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik eratorri litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denboran.
Zein legitimazio dago zure datuak tratatzeko?
Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria bazkidearen baimena da, eta baita Elkarteak bere misioa betetzeko duen interes legitimoa ere. Zure datu pertsonalak eman beharra daukazu bazkide izateko eta Elkartearekin harremanak kudeatzeko.
Zein hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie utziko hirugarrenei, salbu eta kuotak kobratzea kudeatzeko edo lege-obligaziozkoa ez bada.
Zein eskubide dituzu zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu jakiteko ea elkartea zure datuak tratatzen ari den ala ez; baita datu okerrak zuzentzea eskatzeko ere, edo, hala badagokio, kendu daitezen eskatzeko, besteak beste, datuak beharrezkoak ez badira jaso ziren helburu hartarako. Era berean, araudian aurreikusten diren kasuetan eta baldintzetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eta eramangarritasuna eskatu ahal izango duzu. Azkenik, zure baimena kendu ahal izango duzu edozein unetan, tratamenduaren oinarria denean, eta erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, zure eskubideak gauzarazteko. Zure eskubideak idatziz gauzatu ahal dituzu, Elkartearen posta-helbidera bidalita edo haren posta elektronikoaren bidez: ciaanaka1881@gmail.com.

ireki
Share by: