Kantineraren jantzia


Kantineraren jantzia

Garai batean, kantinera jantziak Anaka eta Jaizubia auzoetako Konpainien artean elkarbanatu ziren ia beti. 1943an, eta ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Irungoek ezin izan zuten jantzia eduki.

Orduan, auzoko pertsona batzuen ekarpen ekonomikoarekin eta emakume gogotsu batzuen laguntzarekin, Anakako Konpainiaren jabetzako lehen jantzia egin zen.

Jarraian erantsi den agiriak egiaztatzen du auzokide batzuek dirua jari zutela kantineraren jantzia egiteko. Bertan, harpidedunen izenak agertzen dira, bakoitzak emandako kopuruekin batera. Zenbatekoa, guztira, 1.039,20 pezetakoa izan zen; hau da, 6,25 eurokoa. Kontuan izan behar da duela ia 80 urteko ordainketa bati buruz hitzegiten ari garela.

Lehen jantzi hori eraman zuen lehen kantinera Luisa Erice izan zen, Anaka Konpainiako kantinera gisa desfilatu zuena bi urtez jarraian, 1943an eta 1944an.
igo
Share by: